Proiektuak

 

Tumatxak;

2013. urtea

ETB1eko “Tumatxak” seriea babestu zuen Fundazioak.

Bidaia bat proposatzen zuen “Tumatxak” saioak, Euskal Herriko musikaren munduan barrena. Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztua, musikari eta talde ezagunenen arrakastaren sekretua argitu nahian ziharduen saioa, eta horretarako haien abestiek goia jo zuteneko testuinguru soziala mahaigaineratzen zuen.

 

Landa Paisaia

2013. urtea

Euskal Landa Paisaiari eta baserriaren garrantziari buruzko jardunaldi profesional bat babestu zuen Fundazioak. Valentin Cabero Dieguez doktorea izan zen hitzaldian.

 

“laino guzien azpitik…” eta “eta sasi guztien gainetik…” liburuak diruz laguntzea

2014. urtea

Ikimilikilklik sonatuaren garaikide izandako funtsezko bi liburu berregin eta berrargitaratu dira: “laino guzien azpitik…” eta “eta sasi guztien gainetik…”, hain zuzen ere. J. L. Zumetaren jatorrizko marrazkiak berreskuratu dira horretarako, haien ñabardura guztiekin, eta berriro osatu dira testu guztiak.

Ediciones 3e Argitalpenak

 

Incised erakusketa

2014. urtea

Oier Iruretagoiena euskal artistari lagundu diogu Bartzelonako Halfhouse aretoko Incised erakusketan.

 

Oskara proiektua, Kukairekin

2015. urtea

Oskara ekoizten lagundu dugu, euskal kulturaren hainbat pasarte eta mito, jatorritik hasi eta gaur egunera arte bisitatzen dituen instalazio-lana.

 

“Euskal Herriko Geologia”: Aranzadiren dokumentalen seriea

2015. urtea (proiektua, abian)

Euskal Herriko inguru naturalaren eta giza inguruaren gaineko jakintza hedatu nahiarekin zerikusia duten dokumentalak argitaratzen laguntzea du proiektu honek sortzetiko helburua.

Ikusle orokorra dute xede, baina bereziki hezkuntza-mundua, aintzat hartuta zeinen urriak diren kalitate zientifikoko dibulgazio-materialak, betiere gure herriaren errealitate naturalari eta kulturalari gagozkiolarik.

 

“ikimilikiliklik” bideo-instalazioarekiko elkarlana

2015. urtea

J. A. Artzeren obraren barrena eginiko bidaia, autorearen audio-grabazioetan, ikuskizun eszenikoetan eta olerkietan oinarritutako multimedia instalazio baten bitartez. Artze anaiek eta Mikel Laboak 1970eko hamarkadan gauzatutako “Ikimiliklik bidekidekaria saiakera artistikoak emana dio izena.

 

Otxoa de Barandika beka

2015. urtea

Epaile-karrerarako oposizioak prestatzen laguntzeko da Otxoa de Barandika beka, eta 2015ean Ane Fadriqueri eman zitzaion.

2016. urtea

Urteko beka Itsaso Ugarteri eman zaio.

 

Llanes Encanta kontzertua

2016. urtea

Llanesko ‘Asociación Tertulias en Llanes’ elkartearekin elkarlanean jardun dugu kantautoreei buruzko (Mikel Laboa, besteak beste) erakusketa eta Encuentro entre cantautores kontzertua antolatzeko.

 

Adiós a la Bohemia

2016. urtea

Sorozabalen eta Barojaren Adiós a la Bohemia zarzuelaren moldaketa ekoizteko laguntza. Joserra Senperenaren eta Rafael Berrioren moldaketa.

 

Lur eta Amets

2017. urtea

Euskal Herriaren historia kontatzen duen animazio-luzemetraia bat, 8-12 urte bitarteko haurrentzakoa, egitea da proiektu honen helburua.

 

Iratxe Fresnedaren “Tierras Frías” filma

2017. urtea

Ez-fikzioko filma da “Tierras Frías”, dokumentala, eta, zinemagintzaren historiaren arrastoekin eta gaur egungo zinemaren baliabideekin jolasean, irudi zinematografikoaren estatusaren inguruko gogoeta egiten du gaur egungo road movie baten itxuraz baliatuz.

 

Arkitekturarik gabeko erakusketa

2018. urtea

Xabier Salaberria eta Martín Ferranen erakusketa, Halfhousen