HELBURUAK

Otxoa de Barandika Fundazioaren helburuak honakoak dira:

  •  Euskal ondare kulturala sustatzea azterlan eta jarduera kulturalen bidez.
 Fundazioak irizpide hauekin bat datozen proiektuak artatuko ditu lehentasunez:
1. Gorabidean datozen artista edo ikertzaileen proiektuak, baldin eta testuinguru kultural eta sozialaren egoera dela eta zailtasun bereziak badituzte finantzaketa-iturriak aurkitzeko, eta haien proposamenen kalitateak, originaltasunak eta interes kritikoak proposamenak ezagutaraztearen aldeko apustu irmo eta sendoa egitea merezi badute.
2. Beren izaera kritiko nahiz sormenekoagatik ikerketa berritzaile eta interesgarriei heltzen dieten proiektuak eta talde-ekintza nahiz -gogoeta politiko edo kulturalen bidez eraldaketa soziala eragiteko gaitasuna duten proiektuak.
3. Denboran iraungo duen eta denborarekin euskal kulturaren ondare eta oroimen komunean artxibo nahiz dokumentu gisa balioa irabaziko duen produktu bat ekoiztea helburu duten proiektuak.
4. Fundazioak nahiago du proposamenak osorik ekoitzi, beste erakunde batzuek finantzatu­tako edo lagundutako proiektuei –dagoeneko amaituak nahiz ekoizpen-fasean daudela ere– laguntza osagarria eman beharrean.

 

  •  Euskal Herrian baliabide ekonomiko urriko ikasleei epailetzarako ikasketak finantzatzea.
Euskal Herrian gaur egun bizi dugun egoera sozial, politiko eta juridikoa aintzat hartuta, gizartea zuzenagoa eta progresistagoa izateko nahia azaltzen du Otxoa de Barandika Fundazioak, non eta giza duintasunak funtsezko balioa izango baitu alor juridikoan.
Horretarako aparteko garrantzia ematen dio justiziaren etorkizuneko profesionalak trebatzen laguntzea, giza eskubideen deklarazio unibertsalak eta herrien eskubideen deklarazioak definitzen duten testuinguru orokorrean. Legeak ikuspegi inpartzial eta progresistetatik aplikatuta eta interpretatuta.
Aparteko garrantzia aitortzen diogu zuzenbidean diharduten pertsonen zereginari; hala, Fundazioak baliotsutzat eta desiragarritzat duen gizarte-kontzeptua beren lanaz zabalduko duten etorkizuneko profesionalak sustatu nahi ditu.

baldintzak-2018